Motore urritasuna

Bere gorputza koordinatzeko ezintasuna eta lokomozio-aparatuaren eragozpen bat duen haurra da, sistemaren atal bateko funtzionamendua ez da ohikoa eta bere adineko haurrek egiten dituzten ekintza batzuk egiteko gaitasunik ez du azaltzen.

Motore urritasuna bi motatakoa izan daiteke: alde batetik, betirako direnak (gurpildun aulkia) eta bestetik, momentu zehatz bateko ezintasuna (igeltsatutako besoa).

Bi atal nagusitan hauteman daiteke: batetik, mugimendu orokorrak eta bestetik, motrizitate fina.

Mugimendu orokorrak

Ikuste hutsarekin antzeman daitezke, batzuk erraztasun handiagoz.

Motrizitate fina

Normalean Haur Hezkuntzan ikus daiteke, marrazki eta objektuen manipulazio bidez. Haurrak adinez hazten ari diren heinean, irakurketa-idazketa prozesuan ikus daiteke, hau da, komunikatzerako orduan. Honez gain, ikus- erabilera koordinazioaren bitartez ere ikus daiteke. Haur eta Lehen Hezkuntzan estimuluen erantzun azkartasunak garrantzia handia du.
Haurren beharrak asetzeko helburua, motrizitate eta norbanakoaren autonomia izango dira. Horretarako honako baliabideak erabil ahal dira: eraikuntzen eragozpenak kendu, egokitu, baliabide egokiak ezarri eta garapenerako tokia eta denboraren erabilera. Honekin batera, autonomia pertsonala eta ikaslearen eguneroko ekintzen trebatzerako lan egin behar da.

Psikomotrizitatean oinarritutako ikaslearen egokitzapenari lotuko zaio laguntza programaren lana. Programa honen esku-hartzearen antolaketak honako irizpideak ditu:

1.         Irizpidea
  • Motrizitate orokorra lantzeko ekintzak.
  • Eguneroko bizitzako jarduerak.
2.         Irizpidea (lehenengo maila gaindurik egon behar du)
  • Motrizitate fina.
  • Beharrezko mugimenduen koordinazioaren garapena.
3.         Irizpidea (bigarren maila gaindituta izan behar du)
  • Keinuen askatasun osorantz bideratutako maila.
Irakasleak ikasleak berez edo laguntzarekin bere autonomia gaitasuna ahalik eta gehien garatzeko ahalegina egin behar du; horretarako, familiarekin koordinazioa eta beste baliabide batzuen ezagutza eta erabilera sustatu behar dira.

Eskolan

Autonomia lortzeko familiarekin koordinatu beharra dago eta eskolak hainbat arlotan egingo du lan:
  • Hizkuntza eta komunikazioa.
  • Maila motorea pertsonalean.
  • Ikaskuntza prozesua.
  • Sozializazioa eta integrazioa.
Eskolak ikaslearen balorazioa, familiari aholkua ematea, heziketa eta tratamendua maila ezberdinetan laguntzea da egin beharrekoa. Eskolak bi egokitzapen mota egingo ditu: curriculumera heltzeko arloak eta oinarrizko osagaiak.

Familian

Aldaketa asko gertatzen dira eta ezintasunaren mailaren arabera ezberdinak dira. Askotan errealitatea onartzeko zailtasunak izaten dituzte eta sarritan espero ez diren sentimenduak eta erreakzioak ikusten dira.

Gurasoen esku-hartzea oso garrantzitsua da, izan ere, hauek baitira haurraren lehendabiziko hezitzaileak. Hauen eginbeharra hasierako diagnostiko zehatza lortzea da, integratzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ingurunearen egokitzapenak bultzatu behar dituzte eta nerabezaroan alderdi integrazioarekin bateratu eta uztartu behar dituzte.