Hiperaktibitatea

Garuneko zelulek gaizki funtzionatzeagatik haurrak arreta jartzeko eta erantzunak eman ahal izateko zailtasunak izateari esaten zaio. Gehienek garuneko disfuntzioak izaten dituzte, eta hau garunean desoreka kimikoa dutenaren ondorioa da (Palacios, Marchesi eta Coll 1990). Haurdunaldian edota erditzean arazoak izan dituztenei gerta dakieke; honez gain, ingurunea ere oso garrantzitsua izango da, kasu hauetan bereziki (Bautista, 1993).

Ezaugarriak
  •   Kasu handirik ez egiteko joera.
  •  Auto-kontrol falta handia.
  •  Joera oldarkorra.
  •   Txukuntasun falta handia.
  •  Arreta mantentzeko zailtasuna.
  •  Ikasteko, gogoratzeko eta informazioa antolatzeko zailtasunak.
  •    Irakurketan eta matematiketan zailtasunak.
  •    Koordinazio arazoak.
  •     Motibazio falta eta auto-estima baxua.


Egokiena detekzioa azkarra eta esku-hartze goiztiarra litzateke. Horrek ez du esan nahi, jaio berritan asko mugitzen den haur batek hiperaktibitatea garatuko duenik. Haur hiperaktiboek jaiotzetik negar asko egiten dute eta jateko eta lo egiteko arazoak izaten dituzte. Haur batek hiperaktibitatea duela jakiteko momenturik onena Haur Hezkuntza da eta hauek kontrolatzeko oso zailak dira (Palacios, Marchesi eta Coll 1990).

Haur hauen ezaugarriek Lehen Hezkuntzan jarraitu ezkero, hauen egoera askoz ere larriago izatera pasatzen da. Haur hauen eskolako arazoei irtenbidea emateko gurasoek zeresan handia dute eta espezialistekin elkarlanean aritzeak haurraren garapenean asko lagunduko du (Ferrer eta Gil, 1996).
Eskolan

Aurreko urteko erreferentziak izanik irakasleak gurasoak baino lehen jabetzen dira eta eskola mailan haur hauen arazoa azkar antzematea oso garrantzitsua da. Irakaslearen eginkizuna gurasoei lasaitasun handiz egoeraren berri ematea da. Honez gain, ikaslea kontrolatu beharko du, honi jarrera egokia eskatuz. Oso garrantzitsua da horrelako haurrekin konstantea izatea. Honekin batera, irakasleak pediatra, orientatzaile eta laguntza irakaslearekin etengabeko harremanean egotea ezinbestekoa da.

Familian

Gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da haur hauek aurrera ateratzeko, haur hauei segurtasuna ematen baitie.

Zer behar dute?
  •   Arau argiak dituen familia.
  •   Inguru antolatu eta lasaia.
  •   Bere esfortzua baloratzea eta bera animatzea.
  •   Bera kokatzen eta antolatzen laguntzea.
Eta gurasoek zer egin?
  •   Diagnostikoa.
  •   Gaiari buruzko informazioa.
  •    Konponbidea duela eta egoera kontrola daitekeela kontzientziatzea.
  •   Tratamenduari jarraitu.