Arrisku sozial egoeran dauden haurrak

Gurasoen eginkizuna:
  • Gurasoren batek bere inguruko haur batek egoera hau bizi duela susmatuz gero irakaslearengana jo beharko luke, ondoren Gizarte Zebitzuetara jotzeko.
  • Profesionalen laguntza.
Hala ere, GUZTION ARDURA DA HAURRA BABESTEA!



Babesgabetasunean dauden haurren adierazleak honakoak dira:

  • Jokabideari erreparatu:
    • Bat- bateko aldaketak, ZER EGIN? "haurrari zer gertatzen zaion galdetu"
  • Seinale fisikoak ikusi
  • Haurrak gurasoekin duen egunerokotasunean arreta jarri
a) Tratu txar fisikoak



Legezko erantzuleren batek haurrari kalte fisiko larria nahita eragitea da. Adierazleak:
  • Haurraren portaeran aldaketak gertatzen direnean antzematen diren lesio edo hematomak.
  • Lesioak modu jarraian identifikatuz gero irakasleari jakinarazi.
  • ADI! hematomak ez dira beti tratu txarren seinale.
Haurrak tratu txar fisikoa jasan duela erakutsi dezaketen portaerak:
  1. Erasokorra izatea
  2. Helduen beldur izatea
  3. Suntsitzailea izatea
  4. Muturreko arriskuetan sartzea
  5. Gezurrak esatea
  6. Lapurreta egitea
  7. Jokaera erregresiboak 
Tratu txarrak jasotzen dituzten haurrek sarri, arazo ezberdinak dituzten gurasoak dituzte:

  • Drogomenpekotasuna 
  • Depresio klinikoa
  • Buruko eritasunen bat
Horregatik, gurasoei galdetzean bizi duten larritasunagatik galderaren aurrean harritu egiten dira eta maiz ez dakitela haurraren lesioa nola gertatu diren argudiatuz, defentsan jartzen dira.
b) Axolagabekeria



Haurrarekin bizi diren pertsonetako inork ez dituenean  haren oinarrizko behar fisiko eta kognitiboak betetzen.
Beharrak hauek dira:
  • Elikadura
  • Jantziak
  • Higienea
  • Zainketa medikoak
  • Gainbegiratzea
  • Higiene eta segurtasun baldintzak
  • Hezkuntza arloa
  • Estimulazio kognitiboa
Axolagabekeriak ez du ageriko arrastorik uzten, horregatik erraza da oharkabean pasatzea eta nolabaiteko “gizarte tolerantzia” izatea halako kasuen aurrean. Hau, babesgabetasun mota ohikoena da, eta tratu txar fisikoarenak bezain ondorio larriak ditu. 
Bi axolagabekeria mota: arina eta tartekoa
*Axolagabekerian hezi izan diren haurrak guraso direnean sarri beren haurrak ere era berean hezten dituzte*

d) Tratu txarrak eta abandonu emozionala:
  • Familiako edozein kide helduk haurrari iseka, arbuio, gaitzespen edo abandonatzeko mehatxu modura hitzez egindako erasoak dira. 
  • Abandonu emozionala, helduak haurrak behar dituen emozioei eta jokaerei ez erantzutea
Tratu txarra eta abandonu emozionala isla dezaketen ondorio eta adierazleak hauek dira:
  • Atxikimendu saihesgarriko loturak haurraren eta zaintzailearen artean.
  • Adiskidetasunezko loturak finkatzeko arazoak, arazoak adin berekoekin, arazoak jendartean.
  • Jokabide arazoak
    • erasokortasuna
    • jokaera disruptiboak,
    • jokaera antisozialak
    • aurkakeria
    • norberaren adinerako desegokiak diren erantzukizunak
    • nabarmentzeko jokaerak.
  • Nahasteak arlo kognitiboan eta arazoen konponbidean.
  • Eskolako porrota eta eskolako zereginak betetzeko arazoak.
  • Tristura eta depresioa.
  • Sintoma fisikoak (maizago haur txikietan): 
    • atzerapen ez organikoaren sindromea aurrerapenezko hazkuntzan
    • apetitua galtzea
    • enuresia.




e) Sexu abusua:
  • zer da?
Pertsona helduak edo nerabeak haurrarekin duen sexu jokaera desegokia da. 
  • Mota ezberdinetakoa izan daiteke:
    • Sexu abusua
    • Bortxaketa (indar fisikoa erabilita)
    • Haurrak esplotatzea: prostituzioa, material eta erakusketa pornografikoa
  • Non eman daiteke?
    • Familian
    • Familiatik kanpo
  • Nork jasaten du?
    • Neskak (%65-70)
    • Mutikoak (isiltzeko joera)
Azkeneko urteetan fenomeno berri bat eman da, sexu abusua interneten bidez. Haurrak (nahita edo nahi gabe) pornografiarekin eta sexu abusatzaileen eskaerekin topatzen dira. 


Haurren jokaera ordenagailuko jardueran:
  • Ez du nahi besteek ikustea ordenagailuaren pantailan dagoena
  • Baditu diskoak beste batzuei ikusten uzten ez dizkienak.
  • Baditu .gif eta .jpg fitxategiak (fitxategi pornografikoak edo horrekin batere zerikusirik ez dutenak izaten dira).
  • Interneten denbora asko pasatzen du.
  • Familiaz kanpoko sexu abusua: 
    • Pertsona heldu ezaguna (etxetik kanpoko jardueratan ezagututako konfiantzazko heldua)
    • Adin beretsuko pertsona (biktimak erasoaren erantzunkizuna sentitzen du)
    • Arrotza (botere diferentzia izaten da abusatzailearen eta biktimaren artean, ez du seinale fisiko edo jokabidezkorik agertuko, baina konfiantzazko irakasle bati kontatzera irits daitezke biktimak)
  • Babesgabetasuna bizi duten haurren gurasoen jarrera:
    • Haurrari mespretxua
    • Anai-arreben artean alde oso handia
    • Haurra deskribatzeko "gaiztoa", "deabrua" edo "zitala"
    • Haurrari ez diote ezer onik ikusten
    • Ez dute haurrenganako kezkarik
    • Ez dira hitzordetara agertzen
    • Modu irrazionalean edo aldrebesean portatzen dira