Ikusmen urritasuna, ikusteko ahalmen gutxitua da, argi eta itzalak desberdintzeko ahalmenaren desagertzetik, "ikusmen baliogarri" bezala ezagutzen dugun ikusmen maila arte.
Ikusmen- defizitaren larritasunaren arabera bi talde bereizten dira:
Itsuak

Itsutasuna gertatzen den unearen arabera, mota ezberdinak sailkatzen dira: sortzetikoak eta eskuratuak.
Ikusmen- baxua
Haur hauek ikusmen estimulazio egoki batekin bere ikusmen funtzionala garatu ahal izango dute.
Baliabideak erabiltzerako garaian, ikasle bakoitzaren itsutasun maila jakin beharko litzateke; itsuak direnentzat, honako baliabide hauek egokiak izango lirateke:
Aho bitarteko liburuak
Grabatzeko nahiz erreproduzitzeko balio duen gailua da eta honez gain, aurrez grabatuak dauden testu liburu edota literatur liburuen erreprodukzioez baliatzen da.
Ordenagailu egokituak

Kaxa aritmetikoa
Egurrezko kaxa honetan bi alde bereizten dira. Batean, retikulaz osatutako plantxa bat dago, bertan Braille sistemako zeinu eta zenbakiak azaltzen dira. Bestean, zati ezberdinak bereizten dira, kalkulu matematikoak egiteko erabiltzen diren digitu eta zeinuak.
Thermoform
Elementu elektriko bat da eta plastikoa lantzea bideratzen du. Erresistentzia eta xurgagailu batez osatua dago; eta testu, irudi, mapa… dituzten maketak erliebean egiteko erabiltzen dira, beroak aldatuko ez dituen materialen gainean.
Fuser labea
Beroaren bidez paper berezi batean irudi baten fotokopia erliebean ezartzen duen instrumentua da.
Braillean idazten duen makina da, hainbat abantaila dituena: idatzitakoa momentuan irakur daiteke, azkar idaztea ahalbidetzen du, braillearen erabilpen seguruan laguntzen du, idaztea eta irakurtzea elkarlotzen laguntzen du eta bere ikastea errazten du.
Ikusmen pertzepziorik ez izatea da ikusmen urritasuna duen haur baten ezaugarri aipagarrienetako bat, horien artean aurkitzen dira:
a) Ikusmen urritasuna duten pertsonekin praktika onerako aholku batzuk:
- Adimenaren alderdian: Imitazioa egiteko gai ez denez, inguruarekiko motibazio falta eta egozentrismoa eta pasibotasuna eragiten dio. Ondorioz, hezkuntzan zailtasunak ditu.
- Hizkuntzaren garapenaren alderdian: Orokorrean ez dago zailtasun handirik, baina ezberdintasunak badaude:
- Ikusleok hitz egiterakoan egiten ditugun keinuen falta
- Berbalismoa, hau da, hitzak erabiltzea inplikatuta dagoen kontzeptua erabili izan gabe.
- Orientazioaren eta mugikortasunaren arloan: Menpekotasuna da duten arazorik larriena.
a) Ikusmen urritasuna duten pertsonekin praktika onerako aholku batzuk:
- Ikusmen urritasuna duen pertsona batekin elkartzean ez erabili "badakizu nor naizen" moduko espresiorik. Agurtu eta nor zaren esan.
- Beti ez dute laguntza behar, lagundu aurretik galdetu.
- Ez da beharrezkoa garrasi egitea, ondo entzuten baitute.
- Ez dira objektuak lekuz aldatu behar aurretik esan gabe.
- Utz iezaiozu besotik heltzen, informazio gehiago jasoko du bideak izan ditzakeen oztopoei buruz.
- Objektuen kolokazioa adierazteko bera erabili erreferentzia moduan: "zure alboan", "zure atzean"...
- Ate eta lehiak itxirik edo zabalik egon behar dute bere osotasunean, baita armairuak ere.
b) Ikusmen arrastoa duten pertsonek informazioa eskuratzeko dituzten errekurtsoak:
- Argitasun edo iluminazioa zaindu behar da. Argi natural gutxi dagoenean argi artifizial asko eta kalitatezkoa erabili behar da.
- Kontrasteak beharrezkoak dituzte koloreak definitzeko.
- Imajinaren handitzea (objektuak gerturatuz, lupa edo katalejoen bidez edota objektuak handituz)
d) Gurasoentzat orientabidea:
- Haurrari bere desberdintasunarekin bizitzen erakutsi.
- Etxean gauzak leku berdinean mantendu.
- Hitz egiterakoan ahalik eta informazio gehien ematen saiatu.
- Beste seme-alabekin ez konparatu eta ez utzi familia pertsona itsuaren menpe egotea gupida dela eta.
- Haurrak ikusmena erabiltzera zirikatu eta motibatu.
- Umeari gauzak esperimentatzen uztea.
- Portaera ereduak eta jokoaren arauak gainontzeko haurrak bezala jarraitzea eskatu.