Entzumen urritasuna

Bere entzumena eguneroko bizitzarako funtzionala ez denez, ahozko hizkuntza espontaneoki eskuratu ezin duen pertsona da; eta horren ondorioz, hezkuntza irakasteko / ikasteko teknika bereziak behar ditu. Hezkuntza-ekimen bereziak behar dituen ikasle talde heterogeneoa bat da, bere entzumen motagatik eta mailagatik bakarrik ez, baita defizit horrek bere eskola prozesuan, bere harreman sozialetan, garapen pertsonalean … duen eraginagatik ere.


Lau dira heterogeneotasun hori mugatzen duten faktoreak:

Entzumenaren galera maila

Hau ebaluatzerako orduan, bi aldagai hartu behar dira kontuan: maiztasuna eta intentsitatea. Intentsitatea haur gorren garapenean eragin handiena duena da eta hori hizkuntza mailan eta ezagutza, gizarte eta hezkuntza mailan ikus daiteke. Hau ebaluatzerako garaian, entzumenaren galeraren kalitatea kontuan hartzeaz gain, geratzen den entzumenaren kalitatea eta funtzionaltasuna ere kontu hartu behar dira.

Gorreria zein adinetan hasi den

Galera gertatzen den uneak haurraren garapenean eragin handia izaten du. Haurrak zenbat eta urte gehiago izan, hizkuntzarekin esperientzia handiagoa duenez, hizkuntza eboluzioa hobeagoa da. Aldiz, hitz egiten hasi aurretik gor geratu ezkero, beraientzat guztiz berria den ahozko hizkuntza ikasi behar dute, soinuarekin ia esperientziarik izan gabe.

Eragiten duten arrazoiak

Hereditarioa eta beste lesio edo arazo batzuei loturik egon ohi diren gorreriak eragiten dituzten arrazoiak bi motatakoak dira: oinarri bat dutenak, batez ere, anoxiak (erditzeko unean oxigenoa falta izatea) eta RHen bateraezintasunak edo errubeolak eraginak direnean.

Hezkuntza eta komunikazio faktoreak

Haur gorren garapenean eragina duten aldagaiak anitzak dira. Horien artean azpimarratzekoak dira:

Gurasoen jarrera

Beharrezkoa da gurasoek haurraren gorreria onartzea eta hauen ondorioez ohartzea, komunikazio- baliabide desberdinak erabiltzen hasiz eta autonomia pertsonala mugatuko duten jarrerak saihestuz.


Inteligentzia

Entzumena duten haurren arteko desberdintasun berberak daude. Estadio desberdinak igarotzen dituzte, baina nolabaiteko denbora desfasea erakusten dute. Desfase hau areagotu egiten da pentsamendu hipotetiko bat inplikatzen den eragiketa formaletan, zenbaitetan estadio horretara ez delarik. Pertzepzio zuzenari lotutako pentsamendu zehatzagoa eta abstrakzio gaitasun urriagoak dituzte, ahozkotasunari nagusitasuna ematen dion hezkuntza sistema baten ondorioz.

Ikaskuntza

Zailtasunak eta atzerapenak dituzte jokabidearen erregulazio eta plangintza hizkuntzak duen eraginaren ondorioz. Haur gorrek ahozko eta idatzizko komunikazioan dituzten arazoek informazioa eskuratzerako orduan zailtasunak aurkitzen dituzte; ondorioz, ikaskuntza prozesua moteldu egiten da.

Garapen sozio- afektiboa

Gorreria duten pertsonen harreman sozialek eta afektiboek ezaugarri bereziak dituzte. Horietan segurtasun falta nabari da, soinu pertzepziorik ez dutenez, hautematen ez dituzten arrisku egoeren aurrean babesteko eta erantzunak aurreratzeko zailtasunaren ondorioz. Ahozko komunikazio zailtasunek askotan frustrazio- erreakzio bat eragiten diete; honek, epe luzera pertsona gorren nortasuna egituratzen du.

Hezkuntza- premiak
  • Ahozko hizkuntzarekiko alternatiboak edo osagarriak diren komunikazio-sistemak erabiltzeko premia, ingurune desberdinetan elkarreragina eta eskola-ikaskuntzetan aurrerapena lortu ahal izateko.
  • Entzumen-defizita konpentsatzeko premia; horretarako, beste sarbide batzuk, azalpen eta informazio indibidualak, kokapen egokia … erabiliko dira.
  • Identitate eta auto-kontzeptu positibo bat ahalbidetuko duen garapen emozional orekatu baten premia.



Nola hauteman daiteke?
0tik urtebetera
  • Zarata handiek harritzen ez duten haurtxo lasaiegia bada.
  • Soinu ezagunen aurrean, burua biratzen ez badu.
  • Hitz ezagunak ulertzen ez baditu.
  • Bokalizazioekin jolas egiten ez badu, helduenak imitatuz.
Urtebetetik 2 urtera arte
  • Agindu soilak ulertzen ez baditu.
  • Bere izena ezagutzen ez badu.
  • Gorputzeko zatiak identifikatzen ez baditu.
  • Bi hitzeko esaldiak egiteko gai ez bada.
  • Ipuinen aurrean arretarik jartzen ez badu.
2 urtetik 3 urtera arte
  • Esaten dituen hitzak ulertzen ez badira.
  • Esaldiak errepikatzen ez baditu.
  • Galdera soilei erantzuten ez badie.
3 urtetik 4 urtera arte
  • Gertatzen dena kontatzen ez badaki.
  • Hizketaldi soila mantentzeko gai ez bada.
4 urtetik 5 urtera arte
  • Beste neska-mutil batzuekin hitz egiten ez badu.
  • Hizkuntza heldua agertzen ez badu eta senideei soilik ulertzeko gai bada.
Oro har
  • Haurrak hizkuntzarik ez badu, etenda geratzen da hizkuntza edo bere adinerako oso bilakaera mantsoa du.
  • Eskolako ikasketetan arreta nabarmen galtzen badu edo atzeratuta badago.
  • Katarro handiak, otitisa edo alergiak jasaten baditu.


Inplante Koklearra bi alboetako gorreria sakon eta larria duten eta audiofonoez gutxi baliatzen diren pertsonen kasuan adierazitako laguntza teknikoko mota bat da.

Funtsean, inplante koklearra kirurgia bidez gorputzean sartutako kanpo eta barne zatiak dituen gailu elektronikoa da. Gailuak soinuak energia elektriko bihurtzen ditu eta elektrodo bidez igortzen ditu nerbio koklearreko nerbio aferentzietaraino, pertsonarengan entzuten duen sentipena eraginez.

Hizketa aurreko gorreria duten pertsonetan (ahozko hizkuntza garatu aurretik agertzen diren gorreriak) nahiz hizketa ondorengo gorreria dutenetan praktikatzen da (ahozko hizkuntza garatu ondoren agertzen diren gorreriak). Osoko anestesiarekin egindako kirurgia behar da inplantearen barneko zatiak jartzeko, eta ondoren entzumen errehabilitazioa beharrezkoa da.

Nola funtzionatzen du Inplante Koklear batek?

Soinu uhinak sisteman sartzen dira antena aurikularrean (1. irudia) dagoen mikrofono baten bidez eta zeinu elektriko bihurtzen dira. Zeinu hori soinu prozesatzailera igortzen da antzena eta soinu prozesatzailea lotzen dituen kablearen bitartez. Soinu prozesatzaileak zeinu elektrikoa soinu eta hizketa ulertzeko zehaztutako kodifikazio eragingarrienera bihurtzen du. Prozesatu ostean, elektrikoki kodifikatutako zeinua kable fin bidez antenara itzultzen da eta irrati uhinen bidez azalean zehar inplantera igortzen da (2. irudia). Barne inplanteak zeinua deskodifikatzen du eta koklea barruan dauden elektrodo multzora bidaltzen du (3. irudia). Elektrodoek zuzenean koklea barruko entzumen nerbioetako zuntzak estimulatzen dituzte (4. irudia). Entzumen nerbioen estimulazioak garunera bultzada elektrikoak igortzea sortzen du; bertan soinu gisa interpretatzen dira (5. irudia).

Komunikazioaren garapena

Ahozko hizkuntza eskuratu eta garatzeko zentzumenezko aukera guztiak erabili behar dituzte. Komunikazio egoerek ahalik eta seinale gehienetara heltzeko aukera eman behar die, informazioa errazago uler dezaten. Mintzamena eskuratzeko erabiltzen diren teknikak adierazgarriak, motibatzaileak eta funtzionalak diren komunikazio egoeratan erabili behar dira. Zeinuen hizkuntza ahozko hizkuntzaren ikaskuntza errazteko baliabide garrantzitsua izan daiteke.

Hizkuntzaren garapena

Ahozko hizkuntza garatzeko ahalegin bat egin behar da eta honetaz arduratzen diren profesionalek lagunduko diote.


Beste ikaskuntza batzuetarako sarbidea

Idatzizko kodea eskuratu eta garatzeak helburu nagusi bat izan behar du; hau dela eta, garatu beharreko lana planifikatu eta sistematizatu egin behar da, ahozko kodea ez menperatzeak eragindako zailtasunen ondorioz.

Gizartean moldatzea

Ikaskuntza funtzionalen garapenak irakaskuntza prozesuan agertu eta funtsezko helburu bilakatu behar du. Ikasleek beren ahozko ingurune sozialean moldatzeko arazoak aurkituko dituzte, asko komunikazio aukera mugatuei loturik daudelarik; baina, ikasleak bere adinean ohikoak diren funtzio sozialak burutu ahal izatea ahalbidetu behar da.

Entzuten duten ikaskideekiko harremana

Hezkuntzaren helburua ikasleak gizarteratzea da. Horretarako, ikasle gorrak eta entzuten duten ikasleak elkarreraginean aritzea baliagarria izan daiteke.

Beste pertsona gor batzuekiko harremanak

Kontuan hartu beharrekoa da beste haurrekiko eta beste adineko pertsona gorrekin izaten dituzten harreman eta komunikazio premiak. Izan ere, hauek kode komunak izaten dituzte eta beste ikasle batekin identifikatu ahal izateak bere identitatea garatzen eta auto- estimatzen laguntzen dio.