Autismoa

Nahaste autista
Zer da?
Garapen nahaste orokor bat bezala sailkatzen da, hau da, garapen metal osoari eragiten dion nahastea da. Haurrak errealitatearekiko duen desatxikimenduari deitzen zaio, bere barnean sakonki babesten du bere burua eta kanpoko gauzekiko eta gizakiekiko kontaktua errefusatzen du. 

  • Defizita: lengoaia garatu baino lehenagoko oinarrizko komunikazio- trebetasun alterazio larriak dira.

Non du eragina?
    • Pertsonaren aspektu afektiboan
    • Emozionalean  
    • Ezagutzazko aspektuen garapenean

Ezaugarriak:  
  1. Haurren eboluzioan garapenaren lehen uneetatik eragin sakona duten alterazioak dira.
  2.  Zailtasunak dituzte elkarreragin sozialean, komunikazioaren eta hizkuntzaren garapenean.
  3.  Ezagutza-defizitak.
  4. Funtzionamendu zorrotza, malgutasunik gabea eta estereotipatua dute.
  5. Zenbaitetan hiperaktibitatea, haserrealdiak... ere izan ditzakete.
  6. Sarritan arazo larriak ahozkoak ez diren komunikazio-trebetasunetan. Ikusmen-kontaktua ezartzeko eta mantentzeko, aurpegiko keinuen bidez adierazteko eta elkarreragin sozialak hasi eta modulatzeko zailtasuna.
  7. Adierazteko hizkuntzaren doinu-era berezi bat erabiltzen dute.
  8. Munduaren ulermena oso mugatua eta berezia izan ohi da.
  9. Zailtasun handiak dituzte pertsonarteko harremanak ezartzeko, interesa erakusteko eta horiekin elkarreraginean hasteko.
  10.  Kontaktu fisikorako eta afektuarekiko axolagabetasuna, besarkatzeko gaitasun-eza eta aurpegiko erantzun-falta izaten dituzte.
  11. Besteekin jolas eta jarduerak egitea ez zaie ia interesatzen, jokabide erritualista edo malgutasunik gabea izaten dute (adibidez, eskuen mugimendua edo balantzak).
Etxean
a) Nola antzeman?

  • Estimulu ezberdinan aurrean duen erantzuna aztertuz
  • Jolasa behatuz
  • Haurrarentzat interesgarriak izan daitezkeen objektuekiko duen erreakzioari behatuz.
b) Noiz antzeman?
3urteak baino lehen:

  • Jaio bezain laster, batzuetan
  • Haurraren hasierako etapak modu normal batean garatu ondoren
Umearen premia bereziak
  • Guztiek behar dituzten bezala afektua, arreta pertsonala, jolas-espazioak, aisiarako espazioak, etab. behar dituzte baina, zenbait egokitzapenekin
    • Komunikazio-trebetasunen eta estrategien garapena.
    • Elkarreragin sozialaren garapena.
    • Ezagutza-trebetasunen garapena: pertzepzioa, arreta, oroimena, imitazioa, irudimena eta jolas sinbolikoa.
    • Autonomi trebetasunen eta arazoen ebazpenen garapena.
    • Edozer gauza egiteko ordena mantentzeko laguntza behar dute.
      • Zentzumenezko eta pertzepzioekiko sentsibilitate handia dutelako informazio gehiegi jasotzen dute modu deskontrolatu batean ondorioz, ezin dute informazioa ondo sailkatu.


Familiaren papera:
Helbururik funtsezkoena elkarlanerako laguntza da, horretarako ondoko
baldintzak ezinbestekotzat jotzen dira:

  • Errealitatea onartzen laguntzea, errealistak izan daitezen.
  • Haurrak izan ditzakeen beldurren eta erlazio-arazoen inguruko lanketa egitea.
  • Haien burua erruduntzat hartzeari uztea.
  • Komenigarria, bakarrik ez sentitzeko ere, beste zenbait familiarekin kontaktuan jartzea.

Asperger sindromea
Ezaugarriak:
  1. Itelektualki “normalak” edo hobeagoak dira (memorizazio-gaitasun handia izan ohi dute) 
  2. Ez dute ahozko hizkuntzarekin atzerapenik izaten
  3. Sarritan azkar hitz egiteko joera dute
  4. Zailtasunak izaten dituzte zentzu bikoitza duten hitzak, metaforak… interpretatzerakoan
  5. Maniak, tik-ak, obsesioak, orden bat mantentzeko obsesioa eta errutina izaten dituzte.
  6.  Zailtasunak dituzte elkarreraginean aritzeko


Zer egin dezakete gurasoek sozializatzen laguntzeko?
Beste modu batean hitz egiteko joera hartu behar dute (asertiboki, garbi, metaforak eta zentzu bikoitzeko hitz edo esaldiak erabili gabe).