Adimen urritasuna

Zer da?
Autonomiaz bere eguneroko oztopoei irtenbidea aurkitzeko gai ez diren pertsonek dute. 
Zailtasun gehienak arlo hauetan ageri dira:

  • Pertzepzioan
  • Atentzioan
  • Pentsamenduan
  • Memorian eta hizkuntzan.


Zertan zentratu behar gara?

  • Kapazitate kognitiboan
  • Inguruari moldatzeko duen kapazitatean

Zein gaitasun funtzionaletan eragin dezake?

  • Komunikazioan: informazioa ulertzeko eta jokabide sinbolikoz adierazteko gaitasunak. 
  • Zaintza pertsonalean: garbiketa, elikadura, janzkera, eta norbere itxurarekin lotutako gaitasunak.
  • Etxeko bizimodurako gaitasunetan: etxekoekiko eta auzokideekiko jokabideak, beharren eta lehentasunen komunikazioa, elkarrekintza soziala auzoan eta ikasitakoaren aplikazioa etxean.
  • Gaitasun sozialetan: sentimenduak ezagutu, positiboki edo negatiboki berrelikatuz; norbere jokabidea erregulatu; enpatikoa eta solidarioa izan; besteekin zenbaterainoko elkarrekintza izan; lagunak egin eta mantendu; besteei eskaerei erantzun; hautatu; partekatu; jokatzeko arauak kontuan izan...
  • Komunitatearen erabilpenean: komunitatearen baliabideen erabilpen egokia
  • Autoerregulaziorako gaitasunean: ordutegi bat hautatu, ikasi eta jarraitu; eginbeharrekoak bukatu; laguntza behar denean eskatzen jakin; arazoak konpontzen jakin...
  • Segurtasuna eta osasunean: norbere osasunaren mantenua.
  • Gaitasun akademiko funtzionaletan: kognitiboak eta eskolan ikasitakoak, norbere bizitzan funtzionalak direnak.
  • Aisialdian: norbere behar eta interesekin bat datozen aisiako jarduera anitzen aukeraketa.
  • Lanean: lana lortu eta mantentzeko gaitasuna.
Hobetu dezakete?
Apoioen laguntzaz urritasunari aurre egin diezaieke. Apoio motak hauek dira:


*Apoioen funtzioa: gaitasun funtzionaletan esku-hartzea eta pertsona hauen bizi kalitate hobeagoa eskaintzea, autonomia maila handitzeko.*

Down Sindromea


Zer da?


Ikur fisiko eta psikiko askoren multzoa da, pertsonaren jaiotzatik bere garapen globalean agertzen direnak. Burmuina eta nerbio- sistemaren nahaste orokorra azaltzen da eta neurona guztien funtzionamenduan arazoak daude.
Bi eratara jaso dezake haurrak Sindrome hau:

  • Hereditarioki (kasu gutxienagoak honela trasmititzen dira)
  • Genetikoki 


Ezaugarriak:
  • Down sindromea duten pertsonek ez dute beti adimen urritasuna. 
  • Normalean, hizkuntza eta motrizitatea dira alderdi ukituenak.
  • Alderdi sozialak eta emozionalak eragin negatibo gutxiago dituzte.
  • Garapen intelektualaren erritmoa gero eta motelagoa da. Bere hezkuntza ahalik eta lasterren hasi ezkero eta jarraikorra izanez gero bere kapazitate intelektuala jaisteko posibilitateak gutxitzen dira.
  • Bere egunerokotasunean autonomiaz baliatzeko zailtasunak dituzte. 
  • Bere gaitasun funtzionalak ez dira modu egokian garatzen.
  • Garapen psikomotorean atzerapen txiki bat dute (zutik jartzeko, ibiltzeko …)
  • Hizkuntza ekoizteko eta ulertzeko motelagoak dira. 
  • Ez dute bere bista ondo zentratzen. 
  • Gauzak adierazterakoan ez dira ondo espresatzen baina bere inguruan gertatzen dena ondo ulertzen dute.
Nola hauteman?

  • Haurra jaiotzean antzemateko erraza da ezaugarri fisikoengatik eta ondorengo portaeragatik.
  • Jaio baino lehen amniozintesiaren bidez detekta daiteke.


Esku- hartzea familian 


Haurra den bezala onartzea da familiaren lehengo eginbeharra. Bere garapenean laguntza emateko jarraian aipatuko ditugun zerbitzuez informatu eta berauek erabili behar ditu:

  • Fisioterapeuta: Jarrera eta mugimenduarekin duen guztiaz arduratzen da. 
  • Zereginetako terapeuta: Paper garratnzitsua betetzen du begien eta eskuen koordinaziorako teknikak erakutsiz.
  • Logoterapeuta: Komunikazioaren hekuntza lantzen du. 
  • Hezkuntza bereziko irakaslea: gaitasun kognitibo goiztiarrez arduratzen da (irakurtzen, idazten...). Atentzioa hobetzen gehitzen eta lan ohituurak hobetzen lagunduko diete.

Portara aldaketa
  • Haurrak egin duena saritu eta zigortu egin behar da baina motibazioa eta jokabide eraginkorrak lortzeko, pizgarriak erabiiliko dira.
  • Pizgarri hauek ez dute beti materialak izan behar, afektiboak eta berrezagupenezkoak eraginkorragoak dira.
  • Beraiengan jarritako atentzioa ere sari gisa hartuko dute.
X ahula

Zer da?

Koefizienta itelektual baxua duten haurrak dira, ulertzeko, abstrakzio mailan hauek interpretatzeko zailtasunak dituzte. Gainera, arlo motorearekin ere trabak dituzte.

Nola transmititzen da?

ADN bidez pasatzen da eta emakumeak dira haurrei pasatzen diotenak. Gehientan, gizonezkoak pairatzen dute, baina emakumeetan ere badu eragina.

Nola jokatu
  • Heziketa fisikoan: arlo motorean trebatu daitezen hainbat ariketa egin daitezke (lurrean dauden aro batetik bestera salto egin, obstakuluak pasa oreka mantenduz…).
  • Logopedarekin: argazkien bidez komunikatu, sari zuzena eman zerbaiten erantzuna positiboa denean, musika egiten utzi (batzuetan adierazteko era bat baita), baliabide bisualak eskaini...
  • Higiene pertsonala: Eguneroko bizitzan ezinbestekoak diren jarduerak irakatsi behar zaizkie. 
  • Funtzionalak diren gauzak, agian etorkizun batean lan egiteko aukerak emango dizkionak irakastea.