HASIERA

Bizitzako arlo guztietan gertatzen ari den bezala hezkuntzan ere eraldaketa bat bizi da. Garai batean klase batean helmuga bat diseinatzen zen eta bertara iristen ez zen haurra  atzean gelditzen zen horrela ez zuen behar adinako prestakuntza jasotzen. Arrazoi ezberdinak izan zitezkeen medio baina inor ez zen arduratzen zailtasunak identifikatu eta hauei aurre egiten, agian lan gehiago eskatzen zuelako.

Orain ordea ezberdintasun hauek onartu eta aniztasunaren barruan aberasgarritzat hartzen dira. Eskola mailan haur bakoitzari egokitutako hezkuntza eskaintzeko aukera anitzak daude, baita Premia Bereziak dituzten haurrentzat ere. Haur hauek ezaugarri hauek dituzte:

Ikasle batek HPBak dituela esaten da ikasteko zailtasuna badu eta, ohiko neurriak erantzun egoki bat emateko nahikoak ez direnez, hezkuntza-neurri bereziak jaso behar baditu. Zailtasun horien jatorria funtsean elkarreraginean dago; gainera, ikaslearen baldintza pertsonalen eta bere ingurunearen ezaugarrien araberakoak dira. Beraz, hezkuntza-premia jakin batzuk bereziak bilakatzea zenbait faktoreren araberakoa da: ikasle jakin baten egoera pertsonala eta hezkuntza-testuingurua.





Zer dira HPBak?


Aurretik esan bezala gaur egungo eskolak haurren aniztasunean oinarritzen dira eta horregatik garbi izan beharra dago haur guztiak ezberdinak direla. Haur guztiak ezberdinak direnez behar bereziak dituzten haurrak ere ezberdinak direla onartu behar dugu horregatik behar bereziak dituzten haurrek ere ez dituztela behar berdinak. Behar hauek bi multzotan bana ditzakegu:
  1. HPB iraunkorrak: disgaitasun batekin lotutakoak (adimenezkoa, motorea, ikusmen- entzumenezkoa, autismoa...)
  2. Aldi bateko HPBak: Heltze-prozesuarekin (ahozko eta idatzizko hizkuntzaren bereganatzea, arreta gabezia/hiperaktibitatea) zein bizitzaren gertakari batzuekin (umearen gaixotasun kronikoak, ospitaleratzeak, adopzioa, arrera-egoeran dagoen umea, etorkinen seme-alabak... ) lotutakoak.
Horregatik Hekuntza Premia Berezien hainbat programa diseinatu dituzte. Haur bat klase arruntetik atzera geratzen  hasten bada eskolak hainbat neurri hartu beharko lituzke:

  • Neurri arruntak:
    • Orokorrak: eskolako antolamendua maila ezberdinetan antolatuta dago eta haur bakoitzaren beharretara egokitzeko bakoitza moldatu egin behar da. Eusko Jaurlaritzako "HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK HAUR-HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOAN" artikuluan argi azaltzen den bezala:

  •   Espezifikoak:
    • Indartze neurriak:
      • Laguntza gela:

         ·         Aurreko neurriek helburuak bete ez


        ·         Guraso eta irakaslearen arteko erabakia


        ·         Haurra beti jakinaren gainean: horrela beharrak sakonago landuko ditu


        ·         Baliagarria BAI baina…


        o   Denbora asko pasaz gero “bazterketa” jasan dezake

        ·         Irtenbidea?
        o   Laguntza irakaslea gela arruntaren barruan






Aparteko neurriak:

·         Aurreko metodoek balio ez badute haurraren beharrak asetzeko, eskolaren eta gurasoen artean beste bide batzuk aztertu behar dira, beti haurra jakinaren gainean izanda erabakia hartu bidean:

o   Haurra kurtsoz alda daiteke, bai kurtso bat murriztuz baita, kurtso bat gehituz.
o   Irakasleak Curriculumaren Egokitzapen indibidualak egin ditzake (CEI). Egokitzapen hauek egiten dira HPBak dituen haurrak duen maila eta bere adinerako espero den mailak desberdintasun handia badago.

·         Aparteko neurri hauek badaudela eta eman daitezkeela jakin beharra dago, baina saiatu behar da lan handia egiten neurri arruntekin ahalik eta kasu gutxienetan jotzeko aparteko neurrietara.

HPBekiko esku hartzeko ekola bakoitzak bere modura antolatuko du baina beti beharko dute laguntza zerbitzu bat era batera edo bestera HPBak dituzten haurrei laguntza egokitua eskaitzeko:

·         Irakasle aholkularia (eskola publikoetan bakarrik)/ orientatzailea (pribatu, kontzertatu)
·         Tutorea
·         Laguntza irakaslea

Laguntza- zerbitzua badago eskolaz kanpoko erakundeetan ere:

·         Foru Aldundiko Gizarte Orientatzaile Saila
·         Guraso Elkartetik sortutako zerbitzuak
·         Berritze guneak

o   Aholkulariak
o   Langile ibiltariak

Haurrarekiko hartu beharreko edozein neurrirentzako aurretik eskolak baldintza batzuk bete beharko ditu neurri hauek era egokian emango dituztela bermatzeko.

·         Ikastetxe mailakoak

o   Azpiegitura, antolaketa eta baliabideak
o   Praktikari buruzko gogoeta

·         Lankidetza mailakoak

o   Tutoretza plana Irakasleen koordinazioa
o   Laguntza zerbitzuarekin koordinazioa
o   Egokitzapenetan adostasuna
o   Familiekin harremana (ume guztiena, harremanak ezagutu)