Irakurtze eta idazte zailtasunak

Ikasle askok idazte eta irakurtzerako orduan zailtasun batzuk azaltzen dituzte. Zailtasun horiek eraginak izaten dituzte haurraren ikasketetan. Zailtasun hauek dituzten haurrek, honako akatsak izaten dira gehienbat:

  • Arreta mantentzeko zailtasunak
  • Irakurri zein idazterakoan
    • Simetriazko hizkien arteko nahasteak (b-d/p-q/w-m)
    • Antzeko soinua duten hizkien arteko nahasteak (p-b/d-t/ll-ñ)
    • Hizkien inbertsioak (ez-ze/sol-los)
    • Omisioak (giltza-gitza)
    • Gehitzeak (tres-teres)
    • Hizkien arteko aldaketak (sagua-sadua)
    • Silaben ordenaren aldaketak (lana-nala)
    • Hitzen elkar banaketan akatsak (etorri zen-eto rrizen)

  • Idazterakoan
    • Hizkien grafia egiteko zailtasunak.
    • Noizean behi ispilu idazkera.
    • Ortografiazko akatsak.
    • Idazlanetan akats gramatikalak.
  • Irakurtzerakoan
    • Irakurketa silabikoa.
    • Zailtasun handia agertzen du hitz luze zein ezezagunekin.
    • Abiadura eta erritmo falta.
  • Bestelakoak
    • Hiztegi berria bereganatzeko eta erabiltzeko zailtasunak.
    • Askotan esanahi berdina ala kontrakoa duten hitzak nahasten ditu.
    • Historia, geografia eta baita geometria ulertzeko zailtasunak ditu.

Ikasle askok idazteko eta irakurtzeko arazoak izaten dituzte, eta horretan eragile nagusia ikasgelan irakurketari eta idazketari ematen zaion tratamendua da. Izan ere, denboraren %80a honakoan oinarritzen baita:

  • Hizkuntza baten hotsak, hizkiak eta hitzak isolatu.
  • Eginkizun abstraktu eta distorsionatuak burutzean, hauek testuinguruaren esanahian eragina izanik.
  • Ikasleei interesatzen ez zaizkien irakurgaiak erabili.
  • Ortografia arauak buruz ikasi.

Eskolan

Haurraren irakurketa eta idazketa prozesuaren hastapenetan irakasleak haurraren prozesuan hasieratik gainean egotea beharrezkoa da, zailtasunen bat ikusi ezkero, arazoa garaiz hartu ahal izateko. Kontuan hartu beharrekoa da irakurketa eta idazketa baliagarriak direla mundua ezagutu ahal izateko, beraz, bai irakasleak bai gurasoek ere, haurrak honen inguruan arazoren bat izan ezkero, lehen bai-lehen egoera hau aldatzeko saiakera egin behar dute.

Laguntza Gelan

Zailtasun hau neurri arrunta litzateke. Irakaslearen eginkizuna hauei laguntzea da, horretarako, haurrak gabeziaren bat izan ezkero, irakasleak hauek erreforzatzeko eginbeharra du. Hau horrela izan dadin, ikasleak laguntza gela barruan zein gelaz kanpo jaso dezake. Komenigarria litzateke haurra gelakideen artean eroso senti dadin,ahal izan ezkero gela barruan izatea, baina laguntza edota ariketa bereziak behar izan ezkero, noizean behin gelatik ateratzea ez litzaioke gaizki etorriko haurrari.

Estrategia ezberdinak

Irakasleak estrategia ezberdinak erabiltzea lagungarria izango da haurrarentzat, adibidez, txokoak egitea. Hau da, gelan liburutegi bat izatea haurrentzat, beti ere, haur bakoitzaren beharrak bertan ase daitezkeelarik. Ikasleek talde moduan lan egiteak ere lagun diezaioke zailtasunak dituenari eta baita gainontzeko haurrei ere, horrela, ikasle bakoitzaren gabeziak agerian geratuko dira eta elkar lagundu ahal izango dute.

Gurasoak

Gurasoen parte hartzea ere garrantzitsua izango da bertan, horretarako gurasoei haurraren egoeraren berri eman behar zaie eta egoera hau alda daitekeela behin eta berriz azaldu. Lasaitasunez hartzea ere garrantzitsua da, bertan inplikatuta azaltzea eta konfiantza izatea izango egoera hau aldatzeko lehen urratsa.

  • Irakasleak eta ikasleak “erreleboka edo txandaka” irakurri.
  • Ikasleak joko edo jolasaren bat asmatu eta ondoren beste ikasleei ezagutzera emateko, argibideak edo instrukzioak idatzi.
  • Ikaslea futbol zalea bada, egunkarian edo interneten emaitzak bilatu eta irakurri.
  • Akats ortografikoak daudenean: Gaizki idazten dituen hitzen fitxero bat osatu (kartulinazko karratuak moztu; alde batetik hitza ondo idatzita izan, bestetik hutsune batekin berak betetzeko) Hutsunea dagoen aldetik hartu eta gogoratu nola idazten den, paper batean idatzi, eta gero buelta eman ikusteko ondo dagoen ala ez.
  • Irteera bat egin ikaslearen gustuko lekura, eta gero dossier edo memoria antzeko zerbait eskatu (idatzi, argazkiak txertatu…)
  • Korreo elektronikoen bidez jendearekin (lagunak, familia-kideak) komunikatzeko proposatu.
  • Ipuinak edo istorioak asma ditzala ikasleak, gero bera baino txikiagoak direnei (anai-arrebak, lehengusuak) irakurtzeko.
  • Ikusitako pelikula baten laburpena egin.
  • Diario bat idatzi (ordenagailuz zein eskuz) eta bilduma bat egin, bukaeran bere gustuko enkuadernazio polita emanez.
  • Gustuko abestien letrak eman hutsuneekin, eta abestia entzuten duen bitartean, hutsuneak betetzen joan.